XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baiña, Erdi-Aroan batez be, kurutzetarren aldian, artu eban izen aundia Karmel-mendi santuak Europa'ko kristiñauen artean.

Eta ainbat eta ainbat kristiñau bakar-zalez eta eremutarrez bete ziran mendi santu onetako kobak, otoitz-bizitzan jarduteko asmoz.

Giro onetan, uste barik, sortuko zan aindik lasterrera Karmeldarren Lagundia.

Ain zuzen be, XII'n gizaldian, Bertoldo santuak, Karmel-mendian egindako komentu baten alkartu zituan, ango inguruetako kobetan bananduta bizi ziran kristau bakar-zale ta eremutar guztiak.

Eta olantxe sortu zan Karmeldarren Lagundia.

Geroago, XIII'n gizaldian, Honorio III Aita Santuak ontzat artu ta bedeinkatu zituan Karmeldarren Lagundi au eta bere Erregelak.

Beste gauza bat.

Karmel-mendia Nazaret'etik ur-urrean dago.

Nazaret, barriz, ondo dakizuenez, Amabirjiñaren erria da.

Eta zetan esanik be ez dago, Karmel-mendiko kobetan otoitzean ziarduen kristau eremutarrak lenengo eta Karmeldar guztiak gero, Amabirjiñaren babesean jarri zirana.

Orretan ez dago dudarik.

Geiago oraindiño, Amabirjiña ain maite ebelako Karmel-mendiko Amabirjiña zoriontsuaren anaiak, deitzen asi jakeezan karmeldarreri.

Gero, apurka-apurka, karmeldarrak Israel'en eta Europan zear zabaldu ziran.

Baiña, lenengoetan beintzat, eragozpen aundiak izan zituen Europa'n zabaltzeko.

Eragozpen oneik zirala-ta, Simon Stock santua, karmeldarren VI'n nagusia, arduraz eta kezkaz beterik egoan eta eten barik otoitzean ziarduan Amabirjiñari laguntza eske.

Alako baten, 1251'n urtean, Uztaillaren 16'an, Karmengo Amabirjiña berbera agertu jakon, Eskapulario bat eskintzen eutsala, esanez: Ona emen neure emoirik bereziena, bai zeuretzat eta bai karmeldar guztientzat.

Berau jantzita bizi daitena, salbau egingo da.

Berba oneikaz adoretuta, gero ta geiago zabaldu ziran karmeldarrak Europa guztian.

Baiña XVI'n gizaldian, batez be, artu eben eupadarik aundiena Avila'ko Santa Teresa ta Kurutzeko San Joan'en bidez.